Unidades docentes

2047-portadaws-1.jpg

(beherago, euskaraz)

 

APRENDER EUSKERA EN MADRID EN LA UNIVERSIDAD COMPLUTENSE

Aviso importante a quien curse cualquier Grado de la Universidad Complutense: puedes matricularte en una o varias de las seis asignaturas de Euskera del Área de Estudios Vascos, con la opción de convalidarlas.
Aprenderás, dentro del nivel correspondiente, a hablar euskera, a escribirlo, y a entenderlo tanto en su forma oral como en su forma escrita. Además, podrás conocer la historia del euskera, los infundados prejuicios que existen sobre esta lengua (entre otros, su supuesta dificultad), y su relación, mucho mayor de lo que suele pensarse, con muchas otras lenguas del mundo. El objetivo es aprender sin reticencias. Y pasarlo bien.
Pero no queda ahí la cosa: descubrirás la historia y la cultura (música, tradiciones, literatura, cine, arte, y, cómo no, gastronomía) de lo que en euskera llamamos Euskal Herria, el pueblo/país de la lengua vasca.

Las seis asignaturas (EUSKERA I, EUSKERA II, EUSKERA III, EUSKERA IV, EUSKERA V y EUSKERA VI) son ofertadas a tod@s l@s alumn@s de la UCM, es decir, a l@s alumn@s de cualquier Grado o Máster de la UCM.
Además, se ofrece a l@s matriculad@s en Euskera IV y Euskera V la posibilidad de prepararse para los exámenes oficiales del Gobierno Vasco de los niveles B1, B2 y C1.


UN POCO DE HISTORIA

El Área de Conocimiento de Filología Vasca se incorporó a la UCM a principios de los años 80 del siglo XX dentro del Departamento de Filología Románica, por iniciativa del director del mismo, el profesor Alonso Zamora Vicente. La primera persona encargada de impartir asignaturas de lengua y cultura vascas en la UCM fue Sabina de la Cruz. Resultan muy significativas y reveladoras las siguientes palabras de la profesora Eugenia Popeanga: “Como director del Departamento de Filología Románica, Zamora desplegó su espíritu renovador y aperturista. En su departamento fue acogida la asignatura de Vasco, que, por su discutible y delicada ubicabilidad, otros colectivos mostraban reticencias al respecto” (“Alonso Zamora Vicente, In memoriam”, Revista de Filología Románica 2006, vol. 23, p. 10).

Entrado el siglo XXI, Filología Románica perdió su estatus y devino, junto a Lingüística y Filología Eslava, en una de las tres titulaciones de un nuevo Departamento, siendo Filología Vasca una de las tres Áreas de Conocimiento de la titulación de Filología Románica. En 2017, a partir de la reorganización departamental de la Facultad de Filología, Filología Vasca fue excluida de la titulación de Filología Románica y se incluyó, como área independiente, en un Departamento de nueva creación: Departamento de Lingüística, Estudios Árabes, Hebreos de Asia Oriental. Como puede verse, en esa primera denominación, el Área de Estudios Vascos fue la única de las cinco omitida. Dicha omisión, tras un larguísimo proceso burocrático, fue subsanada en 2022, cuando el Rectorado aceptó finalmente la denominación definitiva (Departamento de Lingüística, Estudios Árabes, Hebreos, Vascos y de Asia Oriental). Cuestión de justicia. Cuestión de visibilidad.

El Área de Estudios Vascos dedica su tiempo y esfuerzo a tres actividades a cual más importante: la docencia, la investigación, y la organización de eventos, entre los que destaca Euskalkonplu, jornadas anuales dedicadas a temas relacionados con el euskera y la cultura vasca y protagonizadas por eminentes personalidades invitadas por el Área.

Durante años se pudo cursar Vasco I, Vasco II y Cultura y Civilización Vascas en la UCM como asignaturas de libre configuración ofertadas a todas las licenciaturas. Sin embargo, con la llegada del Plan Bolonia, ningún Grado de la Facultad de Filología tuvo a bien incorporar la asignatura de Cultura y Civilización Vascas en su plan de estudios, por lo que la historia, la cultura y la literatura vascas dejaron de impartirse en la UCM.

Afortunadamente, ahora nos encontramos en una nueva fase, muy esperanzadora: como ya se ha apuntado al principio, en la actualidad, las asignaturas Euskera I, Euskera II, Euskera III, Euskera IV, Euskera V y Euskera VI son ofertadas a tod@s l@s alumn@s de la UCM, es decir, a l@s alumn@s de cualquier Grado o Máster de la UCM. Y el número de alumn@s matriculad@s en ellas crece año tras año. En este contexto, desde 2022 el Área de Estudios Vascos cuenta con una profesora asociada (Errukine Olaziregi) y desde 2023 también con un ayudante doctor, el especialista en literatura vasca Aritz Galarraga.

¡Aprende euskera en la Complu!

Te va a encantar...



------------------------------------------------------------------------------


MADRILGO UNIBERTSITATE KONPLUTENTSEAN EUSKARA HOBETU, KONBALIDAZIOAK LORTU ETA HABEKO AZTERKETAK PRESTATU

Unibertsitate Konplutentseko edozein gradutako edozein ikaslek Euskal Ikasketetako Saileko sei ikasgaietako batean edo batzuetan eman dezake izena, eta bere graduko irakasgai baten ordez baliozkotzeko aukera izango du.
Haietako edozeinetan matrikulatzen bazara, euskara praktikoko lau trebetasunak landuko dituzu (entzundakoaren ulermena, mintzamena, irakurritakoaren ulermena eta idazmena), dagokizun mailan. Gainera, euskararen historia ezagutu ahal izango duzu, baita euskarari buruz dauden aurreiritzi funsgabeak ere (besteak beste, bere ustezko zailtasuna), eta baita munduko beste hizkuntza askorekin dituen antzekotasunak, zeinak uste baino askoz ugariago baitira. Helburua aurreiritzirik gabe ikastea da, bai eta ondo pasatzea ere.
Baina kontua ez da hor bukatzen: Euskal Herriko historia eta kultura (musika, tradizioak, literatura, zinema, artea, eta, nola ez, gastronomia) ezagutuko dituzu.

Sei irakasgaiak (EUSKARA I, EUSKARA II, EUSKARA III, EUSKARA IV, EUSKARA V eta EUSKARA VI) UCMko ikasle guztiei eskaintzen zaizkie, hau da, UCMko edozein gradu edo masterretako ikasleei. Matrikula zaitezke haietako edozeinetan eta zure graduko hautazko irakasgai baten ordez konbalida dezakezu.

Eta, hori gutxi balitz bezala, B1, B2 eta C1 mailetako HABEko azterketa ofizialak prestatu eta Madrilen egiteko aukera eskaintzen zaie Euskara V edota Euskara VI irakasgaian matrikulatutakoei. 

Argibiderik nahi baduzu, idatz iezaguzu (abasolo@ucm.es) eta berehala erantzungo dizugu.


HISTORIA PIXKA BAT

Euskal Filologiaren Jakintza Arloa XX. mendeko 80ko hamarkadaren hasieran sartu zen UCMn, Filologia Erromanikoaren Sailean, Alonso Zamora Vicente irakaslearen ekimenez. Sabina de la Cruz izan zen UCMko euskara eta euskal kulturako lehenengo irakaslea. Eugenia Popeanga irakaslearen ondoko hitz hauek oso esanguratsuak eta argigarriak dira: “Como director del Departamento de Filología Románica, Zamora desplegó su espíritu renovador y aperturista. En su departamento fue acogida la asignatura de Vasco, que, por su discutible y delicada ubicabilidad, otros colectivos mostraban reticencias al respecto” (“Alonso Zamora Vicente, In memoriam”, Revista de Filología Románica 2006, 23, 10. or).

XXI. mendean, Filologia Erromanikoak bere estatusa galdu zuen eta, Hizkuntzalaritza eta Filologia Eslaviararekin batera, Departamentu berri bateko hiru titulazioetako bat bihurtu zen. Euskal Filologia Filologia Erromanikoko hiru Jakintza arloetako bat izan zen. 2017an, Filologia Fakultateko departamentu-berrantolaketan, Euskal Filologia Filologia Erromanikoko titulaziotik kanpo geratu zen, eta, sail independente gisa, sortu berria zen Departamentu batean kokatu zen: Hizkuntzalaritza eta Arabiar, Hebrear eta Ekialdeko Asiako Ikasketetak izeneko Departamentuan. Ikusten denez, izen horretan, Euskal Ikasketen saila izan zen lau sailetatik aipatu gabeko bakarra. Akats hura, prozesu burokratiko luze-luze baten ondoren, 2022an zuzendu zen, Errektoretzak azkenean behin betiko izendapena onartu zuenean (Hizkuntzalaritzako eta Arabiar, Hebrearrak, Euskal eta Asia Ekialdeko ikasketetako Departamentua). Justizia kontua. Ikusgarritasun-kontua.

Euskal Ikasketetako Arloak hiru jarduera nagusiri eskaintzen die bere denbora eta ahalegina: irakaskuntza, ikerketa eta ekitaldien antolaketari. Ekitaldien artean, Euskalkonplu nabarmentzen da: euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten gaien inguruan urtero antolatzen diren jardunaldiak dira, eta Euskal Ikasketetako Arloak gonbidatutako pertsona ospetsuak dituzte protagonista.

Urteetan zehar, Euskara I, Euskara II eta Euskal Kultura eta Zibilizazioa ikasi ahal izan ziren UCMn, lizentziatura guztiei eskainitako konfigurazio libreko irakasgai gisa. Hala ere, Bolonia Plana indarrean jarri zenean, Filologia Fakultateko gradu bakar batek ere ez zuen Euskal Kultura eta Zibilizazioa irakasgaia bere ikasketa-planean sartu, eta, beraz, euskal historia, kultura eta literatura UCMn irakasteari utzi zitzaion.

Zorionez, orain aro berri oso itxaropentsu batean gaude: hasieran esan bezala, gaur egun Euskara I, Euskara II, Euskara III, Euskara IV, Euskara V eta Euskara VI irakasgaiak UCMko ikasle guztiei eskaintzen zaizkie, hau da, UCMko edozein gradu edo masterretako ikasleei. Eta horietan matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egiten du urtez urte. Testuinguru honetan, 2022tik Euskal Ikasketetako Arloak irakasle lagun bat ere badu: Errukine Olaziregi. Eta 2023tik, baita irakasle laguntzaile doktore bat ere: Aritz Galarraga, euskal literaturan (eta literaturan oro har) aditua.