Aurkezpena
Antolaketa
Arloak
Programa
Komunikazioak
Izen-ematea
Informazioa


Elkartearen Web
Berriztuta
2008-3-26
 
ecocri 2008
Aurkezpena:

 

Ongizatea eta Demokrazia Ekonomiko Globala

 

1.987az geroztik, bi urtetik behin ospatzen ditugun Ekonomia Kritikoaren XI. Jardunaldi hauetan egungo gizartean oinarrizko bi erronka jorratu nahi genituzke: nazioarte mailan zein tokiko esparruan, komunitate osoaren ongizate balioetan oinarrituriko eredu ekonomiko berri bat gorpuzteko beharra; eta horrek sostengu gisa demokrazia ekonomikoa izan dezala. Egungo erronka eta errealitate berrietara irekia eta moldatua dagoen gizarte eredu alternatibo baten egituraketaren bidea jarraitzeko beharrizanaren aurrean, bi kontzeptu horiek berrikusketa sakona beharrezkoa dute. Horregatik, eztabaida zutabe horietan fokatzea erabaki dugu, horren bitartez mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa bultzatzea helburu duten ekimenen egituraketa sustatzeko asmoz.

Testuinguru horretan aurkezten ditugu Ekonomia Kritikoaren XI. Jardunaldiak, honakoan Bilbon, 2008ko martxoaren 27tik 29ra ospatuko direnak eta izenburutzat Ongizatea eta Demokrazia Ekonomiko Globala daramatenak.

Zuen interesekoak izatea eta horietan aktiboki parte hartuko duzuela espero dugu.